Arteari zukua atera!

Erabiltzailearen aurpegia Gu Haziak Gara 2018ko urt. 11a, 09:00

Kurtzebarri eskola edertu nahi dugu mural parte-hartzaile baten bitartez eta prozesua martxan dago.

Datorren lau urtetan zehar Kurtzebarri eskola edertuko dugu, mural parte-hartzaile baten bidez. Prozesua dagoeneko martxan dago eta guztion laguntza ezinbestekoa da. Animatu zeu ere!

Lehen urrats honetan zuen ekarpenei esker gaia aukeratuko dugu. Animatu zure ideia idatzi eta kutxara sartzera. Horretarako epea da urtarrilaren 8tik 19ra, ostirala.

Zerk kezkatzen gaitu? Zer dugu gustuko? Zerk alaitzen gaitu?… Zeure esku gaia proposatzea. Eta ekarpenak egiteko kutxak honako lekuetan egongo dira: Arkupe kultura etxeko sarreran, Kurtzebarri eskolan, udaletxe zaharreko atarian eta Udal Euskaltegian.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu hona bideak: guhaziakgara@gmail.com, 688 62 37 18, 649 51 62 81 eta Facebook bidez (Kurtzebarri).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak