Halere, irailean aukera izan dugu bergararrei eta erraldoiak gustuko dituztenei hitzaldi eta erakusketa bana eskaintzeko.
Erraldoiek zentzurik badute, hori jaiei, musikari eta herriari esker da. Horregatik jarri genion izenburu hori irailaren 10etik 26ra arte zabalik egon den erakusketari: Erraldoiak eta Bergara: jaia, musika, herria.
Erakutsi nahi izan dugu erraldoiek herrian aspaldidanik izan dutela presentzia eta jaietan betidanik leku garrantzitsu bat dutela –Bitorianatxoren ordez, erraldoien dantzekin hasten ziren jaiak–. Horrez gain, herriari erakutsi nahi izan dizkiogu BETek egiten duen lana eta herritik kanpo egindako irteera eta ekintzak.
Baina Erraldoi Taldeak gora egin badu –taldekide kopuruan, irudi kopuruan, irteeretan…–, neurri handi batean, herritarren babesari esker izan da. Bergaran erraldoiek jarraitzaile asko dituzte, eta 2.300 lagunetik gora pasatu dira Aroztegi aretotik. Horrek indarrez betetzen gaitu lanean aurrera jarraitzeko. Ikaragarriak izan dira jaso dugun babesa eta iritsi zaizkigun maitasun mezuak. Horregatik, eskertze erraldoia helarazi nahi diegu herriari eta erraldoiak gustuko dituzuenoi.
Eskerrak eman nahi dizkiegu erakusketa eta hitzaldia aurrera eramateko laguntza eman digutenei: Matz Erreka, Bilboko Euskal Museoa, Bergarako Udala, Jardun, Udal Artxiboa, K3 Inprimategia, Mila Etxaniz (Xuxu Denda), Javi Vicente, Asier Lazkano, Felix Beitia, Jorge Murgiondo, Iñigo Alberdi, Txarli Gomez, Gotzon Aranburu, Patxi Laborda, Mari Ganuza, Iñigo Castellano. Eta, bereziki, Jon Anduezari (The Badass Project), bera gabe ezin izango baikenuen erakusketa antolatu.
Eta, nola ez, urte hauetan gure taldean parte hartu duten taldekide ohiei eta erakusketara gerturatu zaretenoi.
Bukatzeko, Bergarako Erraldoi Taldea proiektu irekia da; horregatik, Bergarako gazteak eta gurasoak gure taldeko parte izatera gonbidatu nahi ditugu.
Mila esker, bihotz-bihotzez, eta eskerrik asko erraldoia denoi!
----------
Gotzon Arzelus
Bergarako Erraldoi Taldearen izenean
Bergara