Egoera zailaren aurrean gaude

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Artola 2020ko mar. 18a, 22:00

Konfinamendua eta ezjakintasuna. Egoera gogorrak osasun aldetik, eta beste ikuspegi askotatik: nagusiak isolatuta osasunaren izenean, bakardadeari aurre egitera kondenatuta.

Etxetik irtenda edo bere erasotzailea irtendakoan arnasa hartzen zuen emakumea etxean egotera behartua, osasun arazoak dituzten asko euren bizia arriskuan sentitzearen antsietateak hartuta.

Egoera gogorrak eta erantzun kolektiboak beharko dituztenak. Hori geratzen zaigu: guztion artean antolatu eta sortu diren behar, beldur eta arazoei aurre egitea. Laguntza sareak osatu dira erosketa beharrei eta hondakinak ateratzeari erantzuteko, baina zaintza lanak dira hurrengo asteetan izango dugun erronka handiena. Egin gaitezen kargu ingurukoez: zela dauden galdetu, zerbait behar badute ahal dugun neurrian lagundu, eta aukerarik ez baduzue, jarri harremanetan zerbitzu publikoekin.

Guri herritarren alde lan egitea dagokigu, kaleetan garbiketak indartu dira, eta etxe askotara deika ari gara beharrak identifikatzen. Beharrak sortu ahala, erantzunak bilatzeko ahalegina egingo dugu.

Bide zail eta neketsua izango da, baina orain, derrigorrez bada ere, egin dezagun herri!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak