Agur, MAIKA

Bai, MAIKA letra handiz idatzi dut. Handiz, bai, agurtzen ari garen pertsona handia izan baita. Handia, bizitzari hitzak eman ahal dizkion zentzu guztietan.

Hemen gauden edo egon gintezkeen edo egon nahi izango luketen guztiek dute pentsaera hori, eta horrek eraman nau MAIKA handiz idaztera, hala nola ama HANDIA; arreba HANDIA; lehengusina HANDIA; iloba HANDIA; lagun HANDIA; alaba HANDIA –egon nahi luketenak ere esan dut eta–; koinata HANDIA.

Nola esan agur hainbesteren izenean, hainbeste eman duen horrelako lagunari eta nola sinetsi ematen zigun hori guztia galtzear gaudela. Bizitza asko aldatuko da.

Seguru nago, halere, berak laga duela zeinek jarraitu horretan erakutsita, ez zuen bakarrik emon egiten, emotearen arrazoiak eta onurak ere erakutsi baitzituen. Badago, bai, horretan ikasi duena –denok pixka bat–.

Zuen eta gure maistra izan da, bizitzaren maistra, ikasgai magistralak emanez beti, edozein esaldi xumeenarekin ere.

Agurra idatzi bai, nola agurtu gure lagun hau...

Pentsatzen aritu naiz, eta pare bat kantu etorri zaizkit burura, nire bihotzak egoki ikusten dituenak –berak ere asko abestu izan dituenak, seguru nago–, eta pentsatu dut horiek aipatzea. Nik neuk agurrarekin lotzen ditut, era askotako agurrekin, eta oraingoa, BERARI eman beharreko agurrarekin.

Silvio Rodriguezek kantatzen zuen: Ojalá que las hojas no te toquen el cuerpo cuando caigan / para que no las puedas convertir en cristal / ojalá que la lluvia deje de ser el milagro que baja por tu cuerpo / ojalá que la luna pueda salir sin ti / ojalá que la Tierra no te bese los pasos. / Ojalá se te acabe la mirada konstante / la palabra precisa, la sonrisa perfecta / ojalá pase algo que te borre de pronto / una luz cegadora, un disparo de nieve / ojalá por lo menos que me lleve la muerte / para no verte tanto, para no verte siempre / en todos los segundos, en todas las visiones / ojalá que no pueda tocarte ni en canciones.

Seguru aski, egunen batean, kantu honek dioena, beste arrazoi batengatik, desioko zuen berak.

Gaur hemen gaudenoi zurekin inoiz ez gertatuko zaiguna da, ez dugu nahi ezta. Ojala hau orain ere hutsean geldituko da. Ez zaitugu inoiz ahaztuko.

Zeozergatik izango da, ezta? Bai, denok dakigu zergatik, bakoitzak bere arrazoiak izanda ere. Denak handiak, zilegiak, denak MAIKAren izaerak eraginda.

Beste kantu bat ere etorri zait: Aitormena. Ez dira betiko garai onenak / Azken finean gizaki hutsak gara / Barearen ostean dator ekaitza / Udaberri berririk ez guretzat.

Hauek dira abestiaren hasierako lerroak. Niretzat –eta espero hemen gaudenontzat– aproposa une honetako sentimenduak definitzeko edo deskribatzeko.

Aipatu ere abestiaren azken lerroak: Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrik esan eta / Zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz / Aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena / Baina orain maitia lehen baino lehen aska gaitezan. Askatu. Tristuratik askatzea.

Seguru nago MAIKAk esango zuela: "Es lo que toca". Ba, bai, baina: ¡Lo que toca a veces cuánto nos duele!

Bere oroitzapenarekin bizitzen jarraituko dugu, berak egiten zituen irribarreen oroitzapenekin.

Mila esker bizitzan emandako denagatik. Pena da bueltatzeko hain denbora gutxi izana. Musu bat.

Agur bat idatzi nahi nuen, eta kostata aritu naiz, ez hitzik ez dudalako, ez, ez nuelako nahi agur esan. Horregatik, agurra izanda ere: gero arte, beti arte, MAIKA.

Zuek denok ere agur eder bat eman nahi izango zeniotelakoan, denon agurraren zatitxo bat egitera ausartu naiz.

----------

Goretti Andrinua Iraolagoitia

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak