Eskaria Arrasateko Udalari

Arrasateko herritik aparte dago Lidl zentro komertziala...

... eta bertaratzeko ez dago autobus zerbitzurik.

Enkarguak han egin, pisuak hartu eta etxera oinez ekartzea kaltegarria da osasunarentzat, urruti dago-eta denda. 

Kotxearekin joan beharra dago, derrigorrez. 

Arrasateko Udalak hainbat kanpaina egin ditu kotxeen erabilera gutxitu eta zerbitzu publikoak erabiltzera animatzeko, kaleetan kotxeen erabilera gutxitzeko. 

Kasu honetan, ordea, ez du garraio zerbitzurik nahi. 

Kotxea hartu behar da, horrek dakarren gastu, arrisku eta kale okupatzeekin.

Eskaera egina dut lehendik aurreko alkate Ino Galparsorori, baita oraingo alkate Inazio Azkarragaurizarri, eta baita zerbitzu horren buru denari Udalean. 

Premia horren berri emateko eskatu dut GOIENA aldizkarian ere: bi alditan azaldu da eskaria.

Orain arte erantzun egokirik jaso ez dudanez, eta firmak biltzen hasi aurretik, idatzizko eskaria egiten dut hiri barruko bus zerbitzua edo Lurraldebus-en geltokia bertan jartzeko eskatuz.

----------

Gloria Olascoaga Lerchundi

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak