Elgetako eskolan txapak egin dituzte: “ahogozo eta belarrigozo”. Eskolako kanpoan kartela zintzilikatu dute, "Aho bizi, Belarriprest" abestia kantatuz. Euskaraldia irauten duen bitartean euskal musika jarriko dute eskolako sarrera eta irteeretan.
Aramaioko eskolan: ekintzez jositako programa prestatu dute: pinak, bikoizketa filmen aurkezpena eta lehiaketa, Ahobizi eta belarripresten elkartrukeak, Ondo kokatu eta erabili “Aramaixoko hizkerie”, Euskaraldiaren Abestiak, Jolasak, Ipuin musikatua
Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan 1. mailatik 6. mailara ekintza ezberdinak egin dituzte: ikasle guztiek txapa bat daukate Hamaika egun jartzen duena. Hamaika egunetan erronka ezberdinak dituzte (gurasoekin euskara inplikatzen duen zerbait egitea, jolas orduan euskal kanturen bat egitea). Erronkak betetzen badituzte sari antzeko bat jasoko dute: zinemara joan euskarazko film bat ikustera; bizkotxo bat egin gelan. Bestalde, astelehenero udazken kantari ateratzen dira herriko azokara euskal abestien trasmisioa egiten.
Oñati Zuazolan balkoia apaindu pankartarekin eta globoekin; txapak ere egin dituzte.
Ipintzan, Errekalden ere bideoak grabatu dituzte.