Emakumearen biolentziaren aurkako eguna

Erabiltzailearen aurpegia Goieskola 2018ko aza. 28a, 10:28

Egun hauetan eskola guztietan, oinarritzat harturik azaroak 25ean ospatzen dela Emakumearen Biolentziaren Aurkako Nazioarteko Eguna” gure ikastetxeetan landu egin da gai hau, baina ez bakarrik tratu txarren ikuspegitik, tratu onen aldeko ikuspegitik baizik.

Elgeta Herri Eskolan eskolako argazkia atera zuten eta tratu onen aldeko bertso bat kantatu zuten. Tratu onen aldeko murala ere egin zuten baita ere.

Kurtzebarri Eskolan gelako lanketa egin dute bideo batzuen bitartez, gai honen inguruan hausnarketa bultzatuz.

Urgain Errekalde Eskolan, Tratu onen aldeko apustua eginez lelopean landu dute gaia. Horretarako, ikasle guztiek gaiarekin lotutako  ipuin, abesti, olerki eta bideoak ikusi eta aztertu  dituzte. Haize berriak datozela irudikatzeko, haize errotak egin dituzte gelaka eta taldeka. Ondoren, eskolako sarreran horma-irudi batean itsatsi dituzte. Egunerokotasunean tratu onen aldeko apustua egiten jarraituko dutela adierazi dute.

Zuazola BHIn pankarta bat egin dute eta ikasle guztiek globotan idatzi dute euren hausnarketa.

Aramaio Herri Eskolako HH-n eta LH-n generoa lantzeko hainbat dinamika landuko dira astean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak