EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN VII JARDUNALDIAK : " Justizia sozialerako hezkuntza"

Erabiltzailearen aurpegia Goieskola 2018ko aza. 23a, 00:28

Azaroaren 22an ospatu dira  Donostian HEIZEk (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa) antolatutako  VII Jardunaldiak. Jardunaldiak ikastetxeetako ikastetxe publikoen topagune dira, eta Goieskolako ikastetxeetako ordezkariak bertan izan gara. Egungo hezkuntzaren aspektu garrantzitsuak izan ditugu gogoetarako ardatzak bezala, gaia justizia sozialerako hezkuntza izan baita.

Jardunaldietako parte hartzaileak

Azken urteotan hainbat erakundek argitara eman dituzten zenbait ikerketek ohartu gaituzte euskal gizartean bazterkeriaren arriskura daramaten egoerak indartzen ari direla, eta honekin batera hezkuntza-sisteman inklusioaren aurka doazen desoreka nabarmenak ematen ari dira ikastetxeen eta sareen artean, aukera berdintasuna oztopatuz.  Aztertu dugu egoera horretan zertan hobetu behar dugun gure hezkuntza-sistema benetako justizia sozialera bideratuta egoteko, zenbateraino dira inklusiboak gure ikaskuntza-prozesuak, zeintzuk dira gure hezkuntza sisteman aukera berdintasuna eta ekitatea eragozten duten faktoreak.

Azterketa egiteko  gai honetan  maila eta izen handia duten  hizlariren eta ikerlariren laguntza izan dugu Javier Murillo (UAM Unibertsitateko irakaslea), Francisco Luna eta Gonzalo Larrucea (Hezkuntzan adituak)eta Xabier Bonal (UAB Unibertsitateko irakaslea), besteak beste.   Arratsaldean, Kohesio sozialerako Euskal Eskola Publikoaren proiektuaz eztabaidatu dugu lan-taldeetan.  Benetako egitarau interesgarria izan da honelako gai sakonaren aurrean hausnarketa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak