Askotariko iritziek daukate tokia Goienako hedabideetan. Hainbat euskarritan, 250 bat lagunek idazten dituzte artikuluak. Adierazpen askatasuna oinarri, errespetuz eta irainik barik, norbere izen-deiturekin sinatuta.
Baldintza horiek betetzen zituelakoan argitaratu zen Mugarzaren azken zutabea ere. Baina huts egin dugu. Han esaten direnekin minduta eta irainduta sentitu diren kolektibo zaurgarriko kideei barkamena eskatu nahi diegu.
Goienak lanean dihardu pertsona guztien eskubideen eta askatasunaren alde, eta baztertu egiten ditu genero identitate ugariak ukatzen dituzten mezuak. Badugu Berdintasun Taldea, eta, Kudeaketa Planean jasota dagoenez, LGTBIQ+ gomendio-sorta jasoko dugu aurten, II. Berdintasun Planean.
Goienaren Erredakzio Kontseilua