GOIENAGUSI FAGOR ARRASATEn

Erabiltzailearen aurpegia Goienagusi 2024ko martxoaren 13a

Munduko industria-sektore zorrotzenentzako ekipo-ondasunen hornitzailea bisitatu dute.

Gaur, martxoak 12, Goienagusiko 36 bazkidek FAGOR ARRASATE enpresa  bisitatu dute.

Ongietorri adeitsua jaso ondoren enpresaren ildo nagusiak azaldu dizkiete eta fabrikazio tailerrak ezaguru dituzte.

Bertan aukera izan dute jabetzeko, bailarako kooperatiba hau, materialak deformazio bidez mozteko eta konformatzeko makinen diseinuan eta fabrikazioan munduan erreferentziako enpresa bat dela.

Bisita interesgarria dudarik gabe!!

Hurrengo bisita apirilaren 9an dute. Orduan Zamudiora joango dira CicBIOgune laborategia eta Derioko Nekropolia ezagutzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak