Gaur, otsailak 13, Goienagusiko 44 bazkidek EITB eta Itsasmuseum bisitatzeko aukera izan dute.
Bilboko EITBko egoitzan egon dira eta bertan, 45 minutuko bisitan, EITBko historiaren inguruko azalpenak jaso dituzte; irratia, kontrol zentrala, zerbitzariak, erredakzioa eta platoa ikusteko aukera izan dutelarik.
Ondoren Itsasmuseumera joan dira eta bertan Bilboko itsas kulturaren kontakizuna jaso dute, eta eginiko bisitaldian, beste hainbat proposamenen artean, aldi baterako Selma Huxley-ren erakusketa ikusi dute.
Hurrengo bisita, Fagor Arrasate enpresara egingo dute, martxoaren 12an.