GOIENAGUSIko 53 lagun Arantzazu auzoko parajeetan ibili dira gaur, hileroko mendi irteeretako egitarauaren barruan.
Kortakogain izeneko parajean hasita, inguruko hainbat baserritatik pasatu dira, Aizkirri-behekoa, Aizkirri-garaikoa, Albitxuri, Albitxurizabal, Arendui, Mendietxebarri. Gero Arantzazu errekara jaitsi dira, eta bertan Iritegiko surjentziak eta Akuegi errota ikusiko eta gero, Olateko argindar zentralera ura nola bideratzen den ikusi dute, bertan horretarako eraikita dagoen presatik. Bertatik abiatzen den kanal gainetik, Gesaltzako baserrien ondotik pasa eta azkenik, Kortakogainera iritsi dira berriz. Eta, bukatzeko, mokadutxoa eta salda hartu dute Arantzazuko auzo-etxe elkartean.
Hurrengo mendi irteera Adarrara egingo dute, otsailaren 29an, Ipintza sagardotegian bazkalduaz.