Goienagusikoen bisita Arantzazura

Erabiltzailearen aurpegia Goienagusi 2024ko urtarrilaren 18a

Goienagusikoen bisita Gomiztegi eta Arantzazu santutegira.

Gaur Goienagusiko 45 lagun Arantzazu inguruetan ibili dira. Lehenik, Gomiztegi baserria bisitatu dute. Artzain-txakurraren erakustaldia bertatik bertara ikusteko aukera izan ondoren Gomiztegin garatzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izan dute. Ondoren, Arantzazuko Santutegia bisitatu, azalpenak entzun eta eta gune eder horretaz gozatu dute.

Hurrengo bisita EITB eta Bilboko Itsas Museum-era egingo dute, otsailaren 13an. Baina hori baino lehenago, urtarrilaren 25ean, mendi ibilaldia egingo dute, hau ere Arantzazuko parajeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak