Goienagusiko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Goienagusi 2023ko abenduaren 21a

Sarean segurtasuna da Goienagusiko lagunek egin duten azkenengo ikastaroa.

Hiru egunetako ikastaro honetan 16 lagunek eman zuten izena. Bertan, nola bermatu seguru nabigatzen dugula interneten sartzen garenean ikasi zuten. Hau gutxi balitz, Mikel Retegi maisuak, gure dispositiboak (mugikorra, tableta, portatila, ordenadorea) nola konfiguratu behar diren eta zer aplikazio erabili erakutsi zuen, kanpoko erasoengandik babestuta egoteko. Batek baino gehiagok susto galanta hartu zuen!

Hurrengo ikastaroari, urte berrirekin batera, urtarrilaren 9an ekingo diote Goienagusiko kideek. Dantza tailerra izango da, Ihauteri dantzak, fandangoa eta arin-arina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak