Goienagusikoen bisita Ikerlanera

GOIENAGUSI-ko 40 bazkidek gure bailarako beste enpresa bat ezagutzeko aukera izan dute gaur, IKERLAN teknologia zentroa.

Bertako Komunikazio Arduradunak eta Merkatu Zuzendariak ongietorria eman eta gero, enpresaren sorrerari eta ia 50 urte hauetan izan duen bilakaerari buruz aritu dira. Industria ehunerako soluzioak garatzen duen enpresa dela azaldu diete eta baita beraien helburuetako bat ezagutza jasotzea eta sortzea dela. Ondoren DIGILAB bisitatu dute, non hurrengo hamar urteetako joera teknologikoak garatzen dituzten.Oso bisita interesgarria gaurkoa ere.

Hurrengo bisita, Gomiztegi eta Arantzazuko santutegira egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak