Goienagusiko lagunak Aramaioko bazterrak ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Goienagusi 2023ko azaroaren 23a

Goienagusiko lagunek hileroko mendi irteera egin dute gaur. Oraingoan, Aramaioko bazterrak ezagutu dituzte.

Azkoaga bidean Salaberri agestoixe eta Santa Ageda ermita ikusi dute. Gero Danborraldera joan dira, bertako ikuspegiaz gozatzeko. San Adrian ermitan hamarretakoa eginda gero, Durakogaindik pasata Kurtzetara jaitsi dira. Eta bertatik, galtzada zaharretik joanez, Gureia auzora, eta gero Aramaiora itzuli dira. 50 lagunek hartu dute parte, umore onez eta eguraldia lagun. Bukatutakoan, jubilatuen etxean izan dute salda eta mokadua.

Abenduan ez dute egingo irteerarik, eta urtarrilean helduko diote hileroko mendi irteerei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak