Karrantza inguruan izan dira 49 bazkide

Erabiltzailearen aurpegia Goienagusi 2023ko aza. 10a, 08:00

Pozalagua kobazulora bisita.

Goienagusikoek, hiru hilabetean behin egin ohi duten moduan, irteera kulturala izan zuten joan den asteazkenean, hilak 7. Karrantza ingurura egin zuten irteera, 49 bazkidek.

Lehenik Pozalaguako kobazuloa bisitatu zuten. Bertan gidak emandako esplikazioak entzunaz, kobazuloa nola aurkitu zuten, eta bere estalaktita eszentrikoak zer diren eta nola sortzen diren ikasi zuten. Eta munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena dela ere bai.

Ondoren, Karrantza bailarako kultura ezagutu zuten. Alde batetik, Indianoak nortzuk ziren eta zer nolako ondarea utzi zuten bailaran. Eta bestetik, ondare industriala ezagutu zuten, bertako dolomita lantegia ikusiz, zer motatako kare harria erabiltzen zen, eta nola sortu, eta zertarako erabiltzen zen dolomita.

Azkenik, denok batera, bazkari eder bat izan zuten Paloti bainuetxean.

Hurrengo irteerak

Hurrengo jarduerak, GUREAK enpresara bisita gidatua izango dute, azaroaren 16an; eta 23an, mendi irteera Aramaioko inguruetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak