Azaroaren 11ra arte dago horretarako. Produktu kopuruaren arabera, hiru saski mota daude: beltza –55 euro–, berdea –65 euro– eta zu- ria –75 euro–. "Gure txikitasunetik herrilan handi bat gauzatu nahi dugu, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako", azaldu dute Errigora kanpainako ordezkariek.
Eskaerak online egin daitezke, errigora.eus atari digitalaren bitartez. Herrian ipinitako hiru puntuetako batean eskuz jasotako eskaerak, berriz, Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak bideratuko ditu.