Etorri barikuan Bago!az-eko Andoni Ollokiegi entzutera, Ozkarbira!

Ozkarbi elkartearekin elkarlanean antolatu dugu emanaldia, eta pentsatzen dugu etorriko direla horrelako gehiago. Kontzerturako sarrera 3 euro da, eta umeak heldu baten ardurapean sartu beharko dira.
Bago!az lehiaketako Andoni Ollokiegik kontzertua egingo du, 19:30ean. Ozkarbi elkartearekin elkarlanean antolatu dugu emanaldia. Ozkarbi elkartetik deitu zieten herriko hainbat talderi eta baita Goibeko Euskaltzaleen Topaguneari ere. Batera zer egin genezakeen egon ginen pentsatzen eta zer zen ona herriarendako. Goibekorentzat erosoa da martxan dagoen elkarte batean parte hartzea kultura proiektuekin. Ikusi genuen formatu txiki-ertaineko hainbat gauza antolatzeko modua, sarrera xume bat jarriz. Animatuko gara urtean ekintza batzuk antolatzera Ozkarbiren laguntzarekin eta lagunduko digu Espaloian urteetan josi dugun sareak. Hori bai, hamar urtean programazio jarraitua egin genuen Espaloia Kafe Antzokian eta oraingoa neurtua izango da. Neurtuagoa izateak ekarriko du, mimatutakoa izatea ere. Formatu txikiagokoa izanagatik, kulturaz gozatzera datozenak gustura atera daitezela, behintzat.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.