Apirilaren 7an aukera polita dugu Zuberoa inguruan. Korrika goizaldean igaroko da bertatik eta guk Donapaleu inguruan –Baxe Nafarroa– harrapatu gura dugu. Bertan izango gara euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.
Bazkaltzeko plana ere egin dugu Mauleko Café Europe jatetxean. Bi menu eskaini dizkigute; helduendakoa 15 euroan eta umeendakoa 9 euroan. Helduen menuan sartzen dira: ahateki entsalada, ahate magreta patata erreekin, euskal pastela eta kafea. Edaria aparte. Umeen menuan, berriz, hanburgesa patata erreekin eta izozkia.
Beste aukera bat da nork bere motxilan eramandakoa bazkaltzea.
Arratsaldean Maskarada
Eta arratsaldeko plana da Maskarada ikustea. Aurten Urdiñarbeko gazteak ari dira Maskarada herririk herri egiten. Urtarrilaren 6an hasi ziren eta apirilaren 21ean amaituko dute. Apirilaren 7an Hoki edo Sohuta herrian egingo dute emanaldia. Gauzak ondo bidean 16:00etan hasiko da. Ikusi eta entzungo ditugu marexalak, kerestuak, txorrotxak, buhameak, kauterak... eta noski bertako dantzak eta bertako euskara. Hemen maskaradan ez galtzeko dantzan.eus atarian jasotako hainbat gomendio.
Autobusa joan-etorri egiteko
Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak autobusa antolatuta du egun pasa joan nahi dutenendako. 09:30ean abiatuko da herritik eta Maskarada amaitutakoan hartuko du bueltarako bidea. Zabalik da izen-ematea El Rincon de Lola tabernan. Prezioa da 10 euro. Animatu!
Harremanetarako: elgetakogoibeko@gmail.com