Euskaraldiaren ikerketarako hirugarren galdetegia betetzeko unea iritsi da

Aurreko bi galdetegiak bete dituzte herriko Ahobizi eta Belarriprest guztiek eskatzen zaie betetzeko horren baitan eskuratu ahal izango baita Euskaraldiaren prozesuaz, eraginaz eta emaitzetaz ahalik eta informazio zehatzena. Gogoratu bi asteren buruan itxiko da galdetegia betetzeko epea.

Badira pare bat aste Euskaraldiko ikerketako hirugarren galdetegia bidali zela (Soziolinguistika Klusterrak zuzentzen duen ikerketa). Esan gabe doa galdetegi hori betetzeak duen garrantzia, horren baitan eskuratu ahal izango baitira Euskaraldiaren prozesuaz, eraginaz eta emaitzetaz ahalik eta informazio zehatzena. Galdetegia betetzeko deia zabaltzera gatoz herriko Ahobizi eta Belarriprest guztiei (aurreko bi galdetegiak bete dituzten parte-hartzaileek soilik bete dezakete hirugarren galdetegia)


Oraindik galdetegia bete ez dutenentzat hemen esteka: https://izenematea2.euskaraldia.eus/hirugarren-galde-sorta/  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak