Batzordea handitzen eta Euskaraldiako agenda osatzen

Erabiltzailearen aurpegia Goibeko Euskaltzaleen Topagunea 2018ko ira. 6a, 11:38
Lanerako gogoz itzuli da Elgetako Euskaraldia batzordea. Poliki-poliki handituz doa gerturatzen doan herriko eragile kopurua eta hurrengo asteetarako hainbat ekintza ditugu lotuta. Eskerrik asko denei!

Hauek dira Euskaraldia girotzeko hurrengo asteetarako iragarrita dauden ekintzak:

  • Irailak 15, Euskaltzaleen Eguna eta Euskararen Soka. Euskaltzaleen bazkarirako txartelak salgai daude kioskoan eta El Rincon de Lola tabernan.
  • Irailak 17, Euskaraldia batzordearen batzarra, 20:00etan, Ozkarbi elkartean.
  • Irailak 18, Kike Amonarrizek Euskara bidegurutzean Elgetan ere izeneko aurkezpena egingo du, 19:30ean, udaletxean.
  • Irailak 20, Ahobizi zein Belarriprest moduan izena emateko kanpainaren hasiera. 
  • Irailak 28, 29 eta 30, Gure Zirkua Elgetako bolatokiko kantxan. Sarrera salgai 12 euroan hemen: ticketea.com
  • Urriak 9, Xabier Payak Ama no habla euskara izeneko hitzaldia egingo du, 19:30ean, udaletxean.

Ekintzak hauek diruz laguntzeko zozketa bat antolatu du batzordeak herriko merkatari gehienen parte hartzearekin. Hamaika sari banatzea da erronka. Txartelak euro bateko prezioan salduko dira. Milesker saria eman duzuen guztiei!

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak