Elgetako Euskaraldia batzordea gaur elkartuko da

Erabiltzailearen aurpegia Goibeko Euskaltzaleen Topagunea 2018ko irailaren 4a

Abuztuko etenaldiaren ostean gaur, irailak 4, elkartuko da berriz ere Elgetako Euskaraldia batzordea. Ozkarbi elkartean egingo dugu batzarra, 20:00etan.

Badator izen-emate kanpaina eta horrekin batera Euskaraldia girotzeko hainbat egitasmo ditugu esku artean. Horiei guztiei forma emateko batzarra egingo dugu gaurkoan.

Euskarak eta Euskaraldiak denon laguntza behar du, beraz animatzen bazara ongi etorria izango zara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak