Lehen euskal zirku ibiltaria da Gure Zirkua, eta ekain amaieran eman zioten hasiera birari Amezketan. Ordutik, Euskal Herriko hamaika herritan eta hiritan izan dira, eta arrakasta handiz ari dira; izan ere, behin baino gehiagotan agortu dira sarrera guztiak.
Malabarista, trapezista eta ekilibrista euskaldunek hartzen dute parte Iker Galartza antzezleak bultzatutako ekimen honetan. Gure Zirkua euskal artistek euskaraz egindako zirku ibiltaria da.
Irail amaieran, Elgetan
Iraileko azken aste bukaeran Elgetan izango da Gure Zirkua, Euskaraldiaren egitarauaren barruan. Troupe euskaldunak bost emanaldi egingo ditu herrian. Sarrerak salgai daude 12 euroko prezioan www.ticketea.com atarian. Ez gelditu sarrerarik gabe!
Emanaldiak honakoak dira:
- Irailak 28, barikua, 19:00etan.
- Irailak 29, zapatua, 17:00etan eta 19:30ean.
- Irailak 30ean, domeka, 12:00etan eta 17:00etan.