Martitzenean aurkeztuko dugu Euskaraldiaren Elgetako hamaikakoa

Elgetako Euskaraldia batzordea osatzen dugun eragileok atzo elkartu ginen bigarren aldiz. Prest dugu hamaikakoa. Martitzenean egingo dugu aurkezpen ekitaldia, 20:00etan. Herritar guztiak daude parte hartzera deituak.

Euskal Herri osoko 400 herritik gora daude izena emanda azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldirako, tartean Elgeta. Esan dezakegu Elgetako hamaikakoa prest dagoela eta gehitu daiteke hamaika lagunek baino gehiagok eman diotela baiezkoa enbaxadore lanak egiteari.

Hamaikakoaren aurkezpen ekitaldiarekin eman gura diogu hasiera Euskaraldiari Elgetan. Martitzenerako deitu dugu ekitaldi hori Euskaraldia batzordea osatzen dugun herriko eragileok. 20:00etan izango da Mendizaleen plazan.

Euskaraldiaren Elgetako enbaxadoreekin batera izango dira ekitaldia Ahobizi eta Belarriprest panpinak.

Animatu eta gerturatu; izan ere, herritar guztiak daude deituta aurkezpen ekitaldi horretan parte hartzera. Talde argazkia ere aterako dugu.

Argazkiaren iturria: Aiaraldea Gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak