Elgetak izena emanda dauka Euskaraldian eta batzordea eratzeko unea iritsi da. Herriko eragile, elkarte eta norbanako guztiak daude hilaren 28an egingo dugun batzar irekira gonbidatuta.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da Euskaraldia eta Elgetak ere izena emanda dauka ariketa sozial erradoia izango den ekimenean. Herri mailako batzordea sortzeko unea da eta helburu horrekin elkartuko gara hilaren 28an, astelehena, Ozkarbi elkartean, 19:30ean.
Deialdi irekia da eta herriko eragile, elkarte eta norbanako guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Euskaraldiaren aurkezpena egingo dugu eta jasota dugun informazioa partekatuko dugu. Animatu!