Euskaraldiarekin lotutako ekintzak egingo ditugu

Elgetak emana du izena Euskaraldian eta urte erditik aurrera egin gura ditugu horrekin lotutako ekintzak.

Azken neurketen arabera euskararen ezagutza Elgetan %84,3 da eta erabilera, berriz, %61,8. Ezagutzaren eta erabileraren arteko desorekak kezkatuta eta herrian euskararen erabilera indartzeko asmoarekin 2018an hainbat ekimen eramango ditugu aurrera.

Ekintzok Euskaraldia ekimenaren barruan kokatuko ditugu. Urtearen erdialdetik aurrera gura ditugu ekintzak egin, eta dagoeneko lotu ditugu Kike Amonarrizen hitzaldia, Xabi Paiaren hitzaldia, zirkua euskaraz, Euskaltzaleen Eguna eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskaraz bizitzeko Euskal Herrian herriz herri aurrera eramango den Euskaraldia. Ikasiko ditugu bi berba berri: ahobizi eta belarriprest.

Elgetako erakunde ezberdinekin —erretiratuen elkartea, mendizaleen elkartea, Udala, bestelako elkarteak...– egongo gara eta aberastuko da proposamen ireki hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak