Korrika 20 ez da Elgetatik pasako eta Goibeko euskaltzaleen topagunetik pentsatu dugu kilometro bat diruz laguntzea, Nafarroan. Eslaba herrian hartuko dugu lekukoa apirilaren 1ean, 14:50ean. Hori horrela egun osoko irteera antolatu dugu. Irekia da bazkide eta herritar guztiendako.
10:00etan abiatuko da autobusa Elgetatik. 12:00etan txikiteoa egingo dugu Oibar herrian. Korrikaren etorrera girotzeko jakin dugu trikitilariekin egingo dutela txikiteoa Oibarren. 13:00etan Frontoia tabernan bazkaltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Helduen menua da: entsalada, zizka-mizkak, solomoa tomatearekin eta piperrekin, postrea, kafea eta ardoa (15 euro). Umeen menua da: makarroiak, oilasko paparra eta postrea (12 euro).
Kilometroa egin eta Zangotzara
14:30ean irtengo da autobusa Oibartik Eslabara. Kilometroa egin ostean Zangotzara egingo dugu 17:00etan pasatzen da-eta Korrika bertatik. Jakin dugu Zangotzan ere trikitilariek girotuko dutela Korrikaren etorrera.
Itzulera Elgetara 18:30ean izango da. Autobusaren prezioa da: helduak 7 euro eta umeak 3 —bazkideendako helduak 3 euro eta umeak doan—. Izen-ematea bai autobuserako bai bazkarirako martxoaren 30era arte da elgetakogoibeko@gmail.com helbidean.