300 lagunetik gora izan ginen sokan euskararen alde. Euskarak partidua kalean jokatzen duela erakutsi dugu, eta animatu gura ditugu herritarrak euskaltzaletasunarekin jarraitzera 365 egunetan.
2017an Korrikarekin bat egitera deituko dugu jendea, eta 2018an izango da berriz mezu berriarekin euskararen soka. Urtero egitea baino bi urtean behin egitea erabaki dugu.
Erakunde zein norbanako, auzolanean egindako jaiak laguntzaile asko izan zituen. Eskerrik asko denei, bereziki bazkideei; izan ere, haiek emandako dirua erabili dugu egun horretako ekintzak ordaintzeko.