Kulturate, Arrasate
Seme-alabak ikasketen erabakitze sasoian dituzten gurasoei zuzendutako solasaldia (15-19 urte bitartean):
Virginia Espin psikologa-terapeutak (NORGARA) argibide batzuk emango ditu, eta ondoren gurasoek beraien kezkak azaleratu eta konpartitzeko tartea ere izango da. Orientatzaileak eta lanbide heziketako irakasleak ere bertan egongo dira, guztion artean erantzunak aurkitzeko.
Ondoren Clownclusiones saioa Oihulari Clown antzerki taldearen eskutik. Bukatzeko luntxa eskainiko da.
Ekimen hau GOIAZ!2016 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka- ren baitan kokatzen da
Hizkuntza: Euskara