Oso ona izan zen!! Jendea gustura eta taldekideak ere bai. Diska zaharretako abestiekin hasi ziren Sorkun eta konpania. Poliki-poliki, jendearen erantzuna lotsatia izatetik, alaia eta gogotsua izatera pasatu zen. Arrakala harteko ziztada eman ziguten, bai!! Baina ziztada ostean, ezti goxoa eraman genuen denok etxera.
Taldeak eszenatoki gainean su hartu zuen momentua, diska berriko abesti batekin izan zen. Ez ditut oraindik abestiak oso ongi ezagutzen baina uste dut Hortaz gu izan zela protagonista momentu horretan.
Amaitzeko Nazkauta dantzatu genuen izerditan blai eta etxera. Hori bai, diska berria beso azpian taldekideen sinadura eta guzti. "Arrakala bestaldetik, ziztada!!! Gorka, Sorkun, Txiki eta Gorkita".
Mila esker Arrasate Irratiko guztioi bizipen hau izateko aukera emateagatik. Aupa zuek!!
* Arrasate Irratiko sarrera zozketan suertatutako bi sarrerekin joan zen kontzertura Goizane Gabilondo. Mila esker Kooltur Ekintzako kideei!