Zer esan?

Erabiltzailearen aurpegia Goiatz Arana 2016ko urt. 16a, 00:00

Martitzenean Goienaren izenean zabaldutako albiste faltsuak eman dit hizpidea.

Hain gustu txarreko txantxa nork egin zezakeen ulertu ezinik hasieran, berehala argitu zen gertaera. Jasotzen zuen edukiaren pisuarengatik, faltsua zela eta beste batzuen izenean argitaratzen zela kontuan izanik, bai, hanka-sartzea izan zen, eta hausnartu beharko dute ikasle zein irakasleek. Baina ikasgai behar luke guztiontzat: argi geratu delako, beste behin, sare sozialen azkartasuna eta indarra, gazteenen eskuetan, batez ere.

Eta leziotzat hartzen dut –nik bai, gutxienez– MUko ordezkariak erredakziora lehen eskuko azalpenak ematera etorri izana, ahal bezain bizkorren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak