Denbora laburrean, asko

Erabiltzailearen aurpegia Goiatz Arana 2015eko uztailaren 26a

Bilioika euro eta milioika lagun mugitzen ditu, baina ez nau erakartzen.

Beste arrazoi batzuek Eibar taldeari buruz hitz egitera naramate, futbolean edozerk ez duela balio erakutsi duelako.

Batetik, zelaian galdutako maila epaitegietan berreskuratu du: Eibarren mesederako, Elxek Bigarren Mailan jokatuko du, Ogasunarekiko zorra kitatzeko epeak ez betetzeagatik.

Bestetik, Gaizka Garitanok, lehengo entrenatzaileak, Almerian emandako lezioa: hango kazetari baten haserrea zela eta, adierazpenak euskaraz egin ezin, eta ez euskaraz ez gaztelaniaz: mahaitik altxa eta prentsa aretoa utzi zuen. Beste askok urte luzez egindakoa baino gehiago da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak