Orain dela urte batzuk bai: gogoan dut zapatuetan baserrira joan eta lehengusu batek diskoz beteta zuen gelatik nola hartzen genuen mordoxka bat eta etxera ekarri; ozen jarri eta gozatu egiten genuen haiek entzuten. Eta gustatuz gero, zer? Grabatu? Pirata erosi? Internetetik jaitsi?
Diskoak eskuratzeko hamaika bide daude gaur egun, doan ez bada merkeago, gutxienez, eta nik ere egiten dut batzuetan. Euskaldunekin ez, horiek dendan erosten ditut, originalak. Eta egitekotan, hala egingo dut Pettiren Astirtitan-ekin. Martitzenean, Euskadi Irratian entzun nuen autoan nindoala, eta asko gustatu zitzaidan.