Inguruan lan bila dabiltzanei entzunda, badakit lantegi batzuetara curriculuma iritsarazteko modu bakarra e-posta bidezkoa dela, eta beste batzuetan ezin zaitezkeela zaindaria egoten den etxetxotik harago joan.
Horregatik, eskertzekoa iruditzen zait Lanbai moduko azokak antolatzea, ez delako erraza enpresetako ordezkariei curriculuma eskura eman ahal izatea, eta are gutxiago lan elkarrizketa bat lortzea. Inoiz ez da jakiten, gainera: badakit kontratua azkenetan izan eta enpresa baten izenean enplegatzaile moduan joandako bati beste enpresa batean lanpostua eskaini ziotela ere. Ederra sorpresa!