Egun eta erdiz hainbat ekintza izan dira, eta bailarako ikastetxetako hainbat taldek egin dute bisita: bai DBHeko gazteak, bai batxilergokoak, bai EPA-HHI koak eta nola ez, guraso, lagun, enpresako kide eta nahi izan duten guztiak.
Gurasoentzat adibiez hitzaldi bat antolatu da, eta bertan ikasle ohiak ere parte ahrtu dute presentzialki, eta telematikoki ere. Bertan Mikel Uribesalgo GMHZ informatika ASIR ikasle ohia eta gaur egun Ingeniaritza Informatikako ikaslea eta Gorka Aretxaga, MGEP Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ)-ko koordinatzaileak parte hartu dute, beraien aholkuak emanez eta bereziki, guraso eta gazteak zituzten galdera guztiak erantzun izan dituzte.
Hona hemen MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) eskaintza:
- Automatizazio eta robotika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak prestatzea, baita instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak ere.
- Sareko informatika sistemen administrazioa: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua da enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea.
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia da titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea.
- Mekatronika industriala: Bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.