Ikasenpresa azokak proiektu ekimen interesgarriak aurkeztu ditu; hala nola, kafetera-iratzargailua, esnatzeko txirrina jotzearekin batera kafea egiten hasten dena; lantokietako lanpostuak seguruago egiten dituen sentsoreez beteriko buzoa, zeinek langileek mugimenduak egin aurretik inguruko arriskuen berri ematen duen; edota, mahastiek izotzari aurre egiteko beroa banatzen duen sistema automatizatua.
Euren artean, azoka bisitatutako pertsonek proiektu interesgarriena zela iritzi zuten, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Aitor Pereda eta Asier Garay ikasleek sortutako birziklatutako materialarekin egindako adreilu pertsonalizatuak diseinatzen eta eraikitzen dituen, PETrick S.Coop. izeneko enpresa proiektua.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eskainitako goi mailako heziketa zikloak hauek dira:
- Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko Goi-Mailako Teknikaria (ASIR)
- Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria (ARI)
- Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-Mailako Teknikaria
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikaria
- Mekatronika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria