Itxaso ordea, beste ibilbide batetik dator. DBH bukatu ondoren, Mantenketako Erdi Mailako ziklo bat egin zuen eta ERASMUS egiteko aukera izan zuen Irlandan. Covid-19-aren ondorioz praktika hauek motz egin zitzaizkion eta ikasten jarraitzea erabaki zuen. Kasu honetan familiak bultsatuta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan egitea erabaki zuen eta Mekatronika Industriala egitea izan zen gehien erakarri zion aukera.
Herriz aldatzea gogorra egin zitzaion Itxasori, baina ikaskideen laguntzarekin klasera etortzea erraza egin zaio. Alde horretatik bai ikasketen aldetik oso gustora egon da.
Etorkizunerako ordea, momentuz praktikak egin nahi ditu eta ondoren ez du argi lan munduan sartu edo beste heziketa ziklo bat egitea.
Informazio gehiago hemen
Informazio gehiago hemen