Aukera paregabea izan zen ikastetxe eta espezializazio ezberdinetako ikasleak elkartzeko eta ikasketa prozesu bat era ezberdin batean antolatzeko, eta bereziki, Heziketa zikloko gaitasunak eta trebetasun tekniko eta teknologikoak agerian uzteko. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) irakasle eta ikasle batzuk bertan parte hartu zuten, eta han izandako esperientziaren berri eman digute jarraian eskaintzen dugun bideoaren bitartez.
Ikasleek gelatan erabilitako erronka edo ETHAZI metodologia martxan jarri dute, elkarlana giro ezberdinetan. Parte hartu duten MGEPeko 3 ikasleak honako hauek dira:
- Ekain Ardanza eta Ander Eskisabel, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako heziketa zikloko ikasleak
- Asier Diez, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako heziketa zikoko ikaslea
Mikel Garcia, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako heziketa zikloko koordinatzailea, Lander Barinagarrementeria, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi mailako heziketa zikloko irakaslea eta Gaizka Bellido, Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako heziketa zikoko tutore eta irakaslea ere bertan egon dira ikasleei laguntzen. Gaizka Bellido antolatzaile lanetan aritu da baita ere, ASIRreko atalean, bere lana erronkak diseinatzea eta epaile lana egitea ere izan da.
Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordea, Rikardo Lamadrid Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarekin batera, Lanbide Heziketako EuskoSkills 2021 Txapelketaren hasiera eman zioten. Guztira 19 espezialitate ezberdinetako, 41 ikasketa zentro eta 146 ikasleek parte hartu dute. Ekitaldi bikaina!!
Informazio gehiago hemen