Román Ferrerek, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa ikastea aukeratu zuen irteera profesionalengatik. Gainera, Euskal Herrian enpresa asko daude fabrikazio mekanikoarekin zer ikusi handia dutenak, eta batez ere Debagoienan. MGEP-era etorri zen ate irekien jardunaldi etorri ondoren, gainera, ikasitako familiarteko batzuen erreferentzia onak zituen eta ez zuen zalantza handirik izan.
Ikasi bitartean, Román DUAL formakuntzan aritu da ULMA Packaging-en. Eguneroko esperientzia oso positiboa izan da, gaitasun handiko langileen inguruan eta egunero ikasten haiekin elkarlanean.
Azkenik, Romanek MGEPerako daukan iritzia eman digu, “Azpimargarriena, neureganatu ditudan zeharkako gaitasunak dira, eta baita ere bereziki lotura pertsonal eta profesionalak. Enpresako praktikek soberan gainditzen dute nik buruan neuzkan ideiak, ikaskuntza jarraia delako, eta horrek profesionalki aurrera egitea ahalbidetzen dit egunero, hasieran MGEP-n neureganatutako jakintzetatik.”
Informazio gehiago hemen
Informazio gehiago hemen