MGEP-eko ASIR informatikako ikasleei egindako Harrera 20-21 ikasturte hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Goi Eskola Politeknikoa 2021ko urt. 18a, 10:54
20-21 ikasturtea hasi da MGEPen eta  Sareko Informatika Sistemen Administrazioko  (ASIR) 1 mailako  ikasleei harrera egin diegu bertan.
Hasierako 3 egunetan hainbat ekintza antolatu ditugu ikasleak MGEPeko beraien gunea  ezagutzen joateko, eta batez ere eroso sentitzeko eraikinean bertan, hemengo eta MGEPeko  baliabideekin, gertuko ikaskideekin, irakasleekin, eta abar luze batekin.
 
Ikasketa plana eta ondorioz zer ikasiko dugu, ze konpetentzietan trebatuko diren, egutegi akademikoa, ordutegia, ikasketa prozesuko baliabideak, bereziki Informazio eta komunikazio Teknologiak (IKT) ikasketa prozesuan, aurreneko ariketa txiki batzuk egin direlarik.
 
Elkar ezagutzeko ekintzak burutu ditugu, dinamikak denon artean elkar ezagutzeko, ikasleak eta irakasleok eta nola ez, erronkan oinarritutako gure hezkuntza eredua era onena azaltzeko, Erronka 0 bat aurrera eraman dugu. 
 
Erronkarekin hasi aurretik, pausu batzuk eman behar izan dituzte ikasleek. Hasiera batean, erronka ulertu behar izan dute, hau da, jakin zein den helburua eta helburu horretara iristeko arauak. Ondoren, talde bakoitza identifikatzeko, taldearentzat izen bat sortu behar izan dute. Honez gain, pentsatu eta aztertu behar izan dute erronka nola gainditu, eta erronka egiteko prototipoak marraztu dituzte paperetan, hau da, diseinuaren aurreneko eskematxoak egin. Behin bukatuta, erabaki bat hartu, diseinu onena aukeratu eta eraikuntza lanarekin hasi dira. 18 minutu izan dituzte, erronka bukatzeko, eta era askotako emaitzak izan dira, dorre batzuk tente mantendu dira eta beste batzuk ordea erori.
 
Bigarren aukera bat eman zaie ikasleei egindako lanaren erreflexioa egiteko eta emaitza hobetzen saiatzeko. Oraingoan, dorre gehiago mantendu dira tente mahai gainean, baina irabazle bakar bat egon da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak