Batxilergoa eta Haur Hezkuntzako gradua egin eta gero, aldaketa bat behar zuela sentitu eta industria mundura pasatzea erabaki zuen Patriciak, “Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programaketa” ikastera hain zuzen ere.
MGEP aukeratu zuen aurreko ikasketak ere Mondragon Unibertsitatean (MU-n) burutu zituelako eta metodologia gustuko zuelako.
Ikasturtean zehar erronkak egin izan dituzte taldeka, eta hauek ikasleen sormena lantzeko aukera eskaintzeaz gain, talde lanean aritzeko konpetentzia lantzen ere lagundu izan dietela dio Patriciak, lan mundurako funtsezkoa den konpetentzia baita.
Gaur egun DUALa egiten ari da MGEPeko bi laborategi ezberdinetan. Esperientzia oso positiboa izaten ari dela dio, profesional moduan hazteko aukera izateaz gain, aurreko ikasketetan barneratu zituen konpetentziak indartzeko aukera izaten ari delako ere Gainera, lanpostuan ekipamendu berriak eta puntakoak erabiltzen dabil eta horrek etengabeko ikaskuntza bermatzen laguntzen dio.
Ikasketa hauek burutzea, ate ezberdinak zabaldu dizkio Patriciari, esaterako, otsailean, AICn antolatutako “Junior Automotive Apprenticeship Advisory Board (#JA3B)” kongresuan egon zen hitzaldi bat ematen. Kongresu hau, Europako herrialde ezberdinetako gazteei zuzendutakoa zen, automozio mundura erakartzeko asmoz.
Informazio gehiago hemen.
Informazio gehiago hemen.