Marcos Familiar, MGEP GMHZ Automatizazio eta Robotikako ikaslearen testigantza

Marcos Familiar, MGEP-eko Automatizazio eta Robotika industrialeko goi mailako heziketa zikloko (FP)  ikaslea da eta bere testigantza utzi digu.

Urte asko lanean eman ondoren eta automatizaziora bideratutako prestakuntza zuen jendearen eskaria ikusita, pausoa eman eta ikastea erabaki zuen. Bere adinean eta bere lan esperientziarekin, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa aukera ona izango zela pentsatu zuen, lan-ingurunean plus bat emango ziolako. 

Bi ikasturte izan dira eta ordutegi intentsua izanik ere, lana nahiz ikasketak ondo uztartu ditu Marcosek, goizez ikasi eta arratsaldeko txandan lan eginez.

MGEP-eko ETHAZI metodologian oinarritutako lanak oso atseginak izan ditu, Marcos-en iritziz, oso modu egokia da emandako teoria praktikan jartzeko.

MGEP-en laguntzarekin beste lan postu bat aurkitu eta airez aldatzea erabaki du. Enpresa berri hau, Ulma Handling Systema da eta bertan logistika automatizatuarekin lotutako proiektuak garatzen dira, biltegi automatikoak, aireportuetako zintak, etab.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak