Aurretik informatikako graduan 1. maila egiten ibili zen MGEPen baina gradu baten maila nahiko altua zela iruditu zitzaion. Bertan ikasgai bat zuen oso gustukoa, elektronika eta horregatik, Automatizazio eta robotika industrialeko goi mailako zikloa egitea erabaki zuen. Jon Oñatiarra denez, MGEP aukera ona iruditu zitzaion, etxetik gertu zuelako eta autoa partekatzeko aukera ematen ziolako.
Gainera MGEP-eko ETHAZI metodologia ondo ikusten du, teoria klaseak beharrezkoak iruditzen zaizkio, baina praktikak erronketan oinarrituta oso ondo dagoela esan digu.