Julen Zengotita, MGEP GMHZ Mekatronikako ikaslearen Erasmus+ testigantza Txekiatik

Julen Zengotita, MGEPeko Mekatronika Industrialeko goi mailako heziketa zikloko ikaslea da eta ERASMUS+ programaren bitartez Txekian dago praktiketan.

Betidanik gustatu zaizkio makinak eta instalakuntzak eta ziklo honek, makinak instalatzen, martxan jartzen, programatzen eta mantentzen ikasteko aukera ematen zionez, argi zeukan Mekatronika ikasi nahi zuela MGEP-eko instalakuntzetan.
 
ETHAZI metodologia aktiboarekin klasean ikasitako teoria praktikara eramateko erronkak egin dituzte ikasgai guztietan, erronka hauei esker asko ikasten dela nabarmendu nahi du Julenek.
 
Gainera, ERASMUS+ programaren bitartez, atzerriko esperientzia bizitzen ari da. Valent CMMS enpresan dago lanean, Pragan (Txekian), mantenu eta neurketa lanak egiten.
 
Ikusi testigantza osoa hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak