MGEPeko Goi mailako Heziketa zikloak Online!

2020ko martxoak 13 beste guztiok bezala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko  Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ) langile eta ikasleok, COVID19 gaixotasunaren ondorioz, etxean gelditzeko agindua batu genuen. Hori dela eta, martxoak 15tik aurrera gure aktibitatea, egun batetik bestera online bilakatu zen.

Ikasleak berehala ulertu dute egoera eta egoera berri eta berezi honetara egokitu dira, eta egunak aurrera joanda, egokitzapen horrek oraindik areagotu behar izan dute.

Erronkak
 
Aurtengo azken Erronkak COVID-19an inguruko produktu eta zerbitzuen inguruan arituko dira lanean gure ikasle taldeak.

Batzuk arnasgailuak diseinatzen, besteak, espezialitatearen arabera, hauen diseinutik, beraien ekoizpena eta montaia definitzen, eta beste batzuk, langileen osasun baldintzak ezartzerakoan kontutan izan beharreko neurrien bermean. Aurrerago, joango gara hauek eta beste emaitza berriak ezagutzen.

DUAL

Egoera hau izanik, garapen akademikoa babestuta dago. DUAL guztiak akademikoki  ebaluatuak izan ahalko dira maiatzak 29rako, eta akademikoki ikasturte amaiera ohizko datatan egiteko moduan prest gaude.

LP/ FCT

Lan Prestakuntza (LP /FCT)etan berriz, egun bakar batzuk bakarrik egin izan dute lan, eta nahiz eta Eusko Jaurlaritzak gutxienekoa jaitsi, MGEP FCT ikasleei 132 ordu gelditzen zaizkie 19-20 ikasturtean lantzeko. Hori dela eta plan bat definitu da. Ez da baztertzen, agintariek onartzen badute, FCTak enpresan bukatu ahal izatea. Hala eta ere ikasturte akademiko ekainak 11rako FCTak ebaluatzea ezinbestekoa bilakatu da.
 
 
 
ERASMUS+

5 ikasletik, 1 etxean gelditu behar izan da, bere harrerako lurraldea Italia bait zen, eta ordurako Italiako iparraldea egoera larrian zegoelako. Ikasle honi FCT bat eskaini zaio. 

Ate irekiak

Ate irekiak, hauek ere Online izatea aurreikusten dira.

Makers

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) buru belarri dabil COVID19 larrialdi egoera aktibatu denetik. Hona hemen Mondragon Unibertsitateko webgunean argitaratutako berria eta bideoa ere.

Osatu den “makers” talde honetan, Felix Zugasti, Iban Barrutia eta Gaizka Bellido, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR)  Goi mailako zikoko MGEPeko Hardware ikasgaiko irakasleak ere lan bikaina egiten ari dira, eta Mekatronika insdustrialeko irakaslea den Felix Zugasti ere.

Puntu honetara iritsita, ikasle eta irakasleak zoriondu behar ditugu, denon erantzuna itzela izan da. Zorionak eta eutsi, denon artean lortutakoa ikaragarria izaten ari da eta!!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak