2 urtez informatika denda batean aritu zen lanean baina ordutegi eta soldata txarra zituenez, ikastea erabaki zuen. Aukeratzeko momentuan, mantentze kontuak beti interesgarriak iruditu zaizkio eta ideia hoberena iruditu zitzaion denda hartatik irtetzeko.
MGEP aukeratu zuen DUALari bultzada handia ematen diolako. Gainera ETHAZI metodologiak, hau da erronkak egiteak, azterketak egitea baino gehiago erakusten dizula dio.
Asierrek, Fagor Ederlanen egin du DUAL-a, enpresa hau automozio munduan hornitzaile garrantzitsuenetako bat da eta erremintak edo tresnak konpontzen ibili da bertan, klaseko ikasgaietan ikasitakoa praktikan jartzen.
Informazio gehiago hemen