Mikel Uribesalgo, MGEP GMHZ ASIR eta DUALeko ikasle ohia orain Informatikako Graduan

Erabiltzailearen aurpegia Goi Eskola Politeknikoa 2020ko mai. 25a, 10:03
Mikel Uribesalgo Sareko Informatika Sistemen Administrazioan DUAL-eko ikasle izan zen MGEP-en, goi mailako heziketa zikloan eta orain Informatikako gradua egiten dabil.
Familiak animatu harren, Mikel ez zegoen prest gradu bat egiteko, horregatik Sareko Informatika Sistemen Administrazioko heziketa zikloan hasi zen. Arrazoiak, MGEPeko instalazioak eta baliabideak. Ate irekietara etorri eta argi ikusi zuen bertan ikasi nahi zuela. Erronkak eta taldeka egindako proiektuetan oinarritutako irakaskuntzak atentzioa deitu zion.

Gainera, Mikelek, DUAL programan parte hartu zuen, bere enpresa ULMA Handling System izan zelarik. Bertan biltegi automatikoak neurrira egiten dituzte, hainbat software eta hardwarea kudeatuz.

Mikelek esan digunez, DUALa egitea esfortzua da, baina asko ikasteaz gain, lan mundurako prestatzen zaitu.

Bi urte hauetan klaseko giroa oso ona izan dela dio, talde lan ona eduki du eta lagun-talde berezia osatu du. 

Informazio gehiago hemen
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak