Intercall proiektua
Enpresa eta Iniziatiba Ekintzailea ikasgaian (EIE) landutako negozio ideia bat izan da. Proiektu hau horrela deskribatzen dute ikasleek: erabiltzaile bakoitzaren atariaren kontrolean erabateko erosotasuna izateko premia konpontzen eta sortzen du. Horrela, zerbitzu honen bezeroak bere atea jotzen duenari, edonondik bere atariko atea irekitzeko aukera emango dio, etxetik kanpo dauden bitartean, edo etxean bertan egonik, edozein tokitik. Gainera, hori guztia sakelako telefonotik kudeatuko da, erosotasun osoz. Telefono adimendunaren kudeaketa web aplikazio benetan funtzional praktiko baten bidez izango da, eta gure bezeroentzat baliagarri izango da. Kudeaketa, bere atea denbora errealean jotzen duena ikustean oinarritzen da, erantzun ahal izateko eta ireki behar izanez gero.
Idoia Urain eta Manex Arrietarekin izan gara, Idoia Urain EIE ikasgaiaren irakaslea izan dute Jon, Unai eta Mohammedek, eta Manex EIE ikasgaien koordinatzailea da MGEPen. Esan digutenez, enpresetako proiektuak sortzea lortu dituzte ikasleek eta beraiek imajinatutako lana errealitate bihurtzea, oso gauza ona izan da.