Sareko Informatika Sistemen Administrazioko (ASIR) ikasleak, CCNA (Cisco Certified Network Associate)

Erabiltzailearen aurpegia Goi Eskola Politeknikoa 2020ko maiatzaren 18a

Sareko Informatika Sistemen Adminitrazioko, (ASIR), Goi mailako heziketa zikloko  (FP) 1. mailako ikasleak, CISCO Networking Academy (www.netacad.com) sareko kurtsoak ikasten dute, sareko azpigituren teknikariak izateko prestatzeko asmoz.

Programa osoa 4 ikastaro praktikoz osaturik dago, eta bertan ikasleek, LAN eta WAN sare seguruak diseinatu, instalatu, konfiguratu, gainbegiratu eta administratu behar ditu benetako CISCO dispositiboekin (router, switch eta Wireless routerrekin). Kurtsoaren amaieran, eta froga praktikoa nahiz on-line test-a gaindututa izanik, CISCO Systems-ek ziurtagiriak bermatzen du.

CCNA (Cisco Certified Networking Associate) zertifikatua, komunikazio sareen industrian eta informazio teknologietan garrantzitsuenetako bat da. Nazioarteko mailan aitortua dago eta teknikariek, LAN eta WAN arazoak konpontzeko duten trebetasuna neurtzeko estandarrean bihurtu da.
 
Informazio gehiago hemen 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak